GORPUTZ HEZKUNTZAKO PLANGINTZA (2020-03-30 / 2020-04-03) |
|
ASTELEHENA
Dantza
eta
Luzaketak
|
·
HIP HOP: (erderaz)
·
ZUNBA: (euskaraz):
·
LUZAKETAK:
Saioa amaitzeko luzaketa batzuk egin ditzakezue
gorputza lasaitzeko eta giharrak hobeto errekuperatzeko.
|
ASTEARTEA
Material birziklatuekin
jolasak
|
·
TREBETASUN JOLASAK KARTOIEKIN:
Materiala:
-Kartoiak
-Kanikak
edo pilotatxoak
|
ASTEAZKENA
Gorputz adierazpena
|
·
MIMIKA:
Binaka
edo talde txikian egitekoak izango dira.
Txandaka,
batek hitz bat aukeratu behar du edo zozketa bidez egokitzen zaiona hartu
eta
gainontzekoei, HITZIK ETA SOINURIK EGIN GABE, zein hitz egokitu zaion azaldu
behar
die keinu edo mugimenduen bidez.
Adibidez;
Lorea, karpeta, kamioia, itsasoa, etxea, mendia, animaliak….
Animo
eta zuen artean beste hainbat hitz pentsa edo asma ditzakezue.
|
OSTEGUNA
Desafioak/Erronkak
|
·
KOMUNEKO PAPERAREKIN ERRONKA:
·
ZAPATILAREN ERRONKA:
|
OSTIRALA
Bilaketa jolasak
Eta
Orientazioa
|
·
ORIENTAZIO FROGA
ETXEAN:
Hasteko,
esan beharra dago “orientazioa” kirol bat dela. Mapa baten irakurketa eta iparrorratzaren
laguntzaz, ingurune fisikoan zehar norbere kokapena ezagutuz eta toki zehatz batzuk
bilatuz, desplazamendu bat egitean datza. Mapa zehatz baten laguntzarekin
egiten da eta natur zein hirigunetan burutzen da.
Orientazio
kirolaren berezitasun nabariena alor fisiko eta mentalaren uztarketa dela
esan daiteke. NON nago?, NORA noa?, NONDIK joan? eta NOLA egin?, dira parte
hartzaileari sortzen zaizkion galderak eta hauei erantzun egokiena eman behar
zaie.
Hau
guztia, etxean gauden egun hauetan ere egin dezakegu. Mapa, guk sortuko dugu,
hau da, norberak bere etxeko mapa marraztuz.
Mapa egina dugunean “balizak” kokatzeko momentua da. Balizak puntuan
markatuko ditugun puntuak dira eta hauetako bakoitzean “zerbait” egongo da.
Baliza bakoitzean zer dagoen, ezkutatu duenak bakarrik jakingo du. Zer egon
daiteke balizetan? Herrien, ibaien edo mendien izenak; zenbakiak; koloreak;
eragiketa matematikoak; familiakoen izenak; asmakizunak ...bururatzen
zaizuena.
Demagun
herrien izenak jartzen dituzuela. Taulatxo batean idatzi beharko dugu baliza
zenbakia
eta
bakoitzean jarri dugu herria:
Baliza
Herriak
4
Mutriku
5
Elizondo
Horrela,
baliza bakoitzean, Baliza zenbakia eta herria idatzita duen papera jarriko
dugu. Eta paper hau, mapan baliza zenbaki hori kokatu dugun tokian jarriko
dugu. Gauza bera egingo dugun jarriko ditugun baliza guztiekin. Froga egiten
dutenek, bakoitzak mapa bat izango du. Baita paper bat ere baliza bakoitzean
zein herri dagoen idazteko. Balizak markatutako ordenean bilatu behar dira.
Hasiera hiruki batekin markatuko dugu eta bukaera borobil bikoitz batekin.
Hasierako
mapa eskaneatu dezakezue eta horrela mapa berriak inprimatu daitezke eta
hauetan ibilbideak markatu. Inprimatzeko erabilitako orriak erabili
ditzazkezue. Ibilbideak osatzeko modu diferentetan egin dezakazue: banaka,
binaka, binaka elkarri lotuta, atzeraka, saltoka, binaka txandaka (bat
lehenengora joaten da eta hasierako tokia dator berriz, ondoren bigarrena
bigarrenaren bila doa eta buelta, horrela denak aurkitu arte)... zuek ere pentsatu
modu gehiago. Familian ere egin daiteke. Denon artean prestatu dezakezue
froga, bakoitzak baliza kopuru bat kokatuz eta denonak mapa berdinean
markatuz. Horrela, denak elkarrekin egin dezakezue.
Jarduera
honekin gozatuko duzuela espero dugu. Etxekoen artean mapa marraztu, balizak kokatu
eta bilatzera!!
ANIMATU ETA BIDALI ZUEN BIDEOAK!!! : igarcibr@zuhaizti.org
|
GOGORATU!!!:

No hay comentarios:
Publicar un comentario