jueves, 30 de abril de 2020

LUZAKETAK

Ariketak egin eta gero, LUZAKETAK ere oso garrantzitsuak dira. Hemen dugu LH 5-D ko AINARA. OSO ONDO AINARA!!
















Hemen LH 5-C ko AIURrek proposatzen duen luzaketa. JAJAJAJA, AUPA AIUR!!


















LH 5-A ko ALEX ere luzaketak egin ditu. AUPA ALEX, OSO ONDO!!

LH 6-C ko NORA ere animatu zaigu luzaketak egitera. AUPA NORA, OSO ONDO!!
















Beste saio berri baten ondoren hemen dugu LH 5-D ko AINARA berriro ere luzaketak egiten.
OSO ONDO!!
















LH 5-A ko ASIER ere luzaketak egiten ari da!!











LH 4-B ko ENEKOk ere luzaketak egin ditu. AUPA!!

GH Plangintza 2020-05-04 / 2020-05-08



GORPUTZ HEZKUNTZAKO PLANGINTZA        (2020-05-04 / 2020-05-08)



ASTELEHENA

Dantza eta Luzaketak

·      ZUNBAKO KOREOGRAFIAK
·      LUZAKETAK:
Saioa amaitzeko luzaketa batzuk egin ditzakezue gorputza lasaitzeko eta giharrak hobeto errekuperatzeko.

ASTEARTEA

Material birziklatuekin
jolasak
·      ARRAULTZA KUTXEKIN JOLASA
     Materiala:
-          arraultza kutxak
-          aluminiozko papera
-          soka

·      JOGURT ONTZIEKIN JOSTAILUAK SORTU:

Jogurt potea, soka eta pisua duen bolatxo bat (aluminiozko papera, adibidez) baino ez dira behar. Yogurt potea nahi dugun bezala apaindu dezakezue. Soka zenbat eta luzeagoa izan eta pilota zenbat eta handiagoa zailtasun gehiago jogurt potean sartzeko


ASTEAZKENA

Gorputz adierazpena

·      ERRITMOA LANTZEN:
Gorputz perkusioa pixkat lantzeko:
·      YOGA:
Gorputz adierazpenarekin jarraituz eta pixka bat erlaxatzeko beste yoga saio bat:
       Yoga saioa

OSTEGUNA

Desafioak/Erronkak

·      ETXEKO MATERIALEKIN ERRONKA TXIKIAK:

OSTIRALA

Mahai jolas erraldoiak

·      PIRATAK ALTXORRAREN BILA:
TESTUINGURAKETA
PIRATA FAMILIA BATEK DUELA BI ASTE AURKIKUNTZA IKARAGARRIA EGIN DU. ORDUTIK, ABENTURAZKO BIDAIA LUZE ETA KORAPILATSU BAT ANTOLATZEN ARI DIRA. HALA ERE, HAIEN ESANETAN, GUTXIEGI DIRA BIDAIA HORREN ERRONKEI ETA ARRISKUEI AURRE EGITEKO. ZUEK ERE PIRATA FAMILIA BAT ZARETE? ANIMATU HAIEI LAGUNTZERA!
ZER DA ESCAPE ROOM BAT?
§   Escape roomak abenturazko jolasak dira.
§   Jolas horiek kokatzeko istorio bat egoten da eta helburu bat zehazten da hasieratik.
§   Jokalariek enigmak, arazoak eta asmakizunak ebatziz helburua lortu behar dute.
§   Escape roomak ez dira ariketa multzo bat. Ondorioz, askotan ez da froga bakoitzean zer egin behar den esplizituki zehazten. Unean uneko arazoaren aurrean norbere sena erabili behar da, eskatzen dena zer den asmatzeko eta arazoari irtenbidea emateko.
BEHARREZKO MATERIALA:
§   Interneterako sarbidea duen ordenagailu bat (beste gailuetan froga batzuk egitea ezinezkoa da).
§   Boligrafoa eta papera, oharrak hartzeko.
OHARRAK:

§   Familia giroan aritzeko jolasa da. Ez dugu haurren adina mugatu nahi izan, gurasoen, familiaren edo tutoreen esku utzi nahi izan dugu erabaki hau. Izan ere, hauen laguntzaz haurraren gaitasunetara egokitu daiteke jolasa (beharraren arabera gehiago edo gutxiago lagunduaz). Dena den, printzipioz, lehen hezkuntzan dauden haurrentzat da egokia, 6-12 urte bitartekoentzat.
§   Haurren gehiengoarentzat escape rooma jolas mota berria izango da. Horregatik, haientzat gertukoagoa den "altxorraren bila" jolasa izan dugu ardatz, escape roomen mundura hurbiltzea errazagoa izan dadin.
§   Haurrek edo familiek beste lagunekin bideo-dei bidez jolastu nahi badute, elkarrekin jarraitu beharko dituzte jolasaren urratsak, bakoitzak bere ordenagailutik.
§   Jolaseko irudiren bat kargatzeko orduan arazorik baduzue, orria berriz kargatu dezakezue (F5 botoia sakatu).
§   Prozesuan zehar frogaren batekin trabatu eta aurrera egin ezinik bazaudete PISTAK atalera jotzeko aukera duzue. Irtenbide hau ahalik eta gutxien erabiltzea gomendatzen dizuegu, jolasa dibertigarriagoa eta luzeagoa izan dadin, izan pazientzia eta eutsi, guztiok ebazteko modukoak dira frogak.
§   Froga guztien erantzuna zenbaki bat izango da.
§   Jolasa bukatutakoan, galdetegi motz bat betetzeko eskatuko dizuegu. Horri esker zenbat familia, zein adinetako haurrak eta jolasaren inguruko zuen iritzia jaso ahal izango ditugu.
§   Jolasa gustatzen bazaizue gomendatu ingurukoei!


-------------------------------------------------------------------------------



ANIMATU ETA BIDALI ZUEN BIDEOAK!!!: igarcibr@zuhaizti.org

GORPUTZ HEZKUNTZA ETXEAN egiten dugunetik zuen bideoak jasotzen ari gara. ZUEN BIDEOAK IKUSI AHAL IZATEKO BLOG BERRI BAT BISITATU BEHARKO DUZUE: GH LH 4,5,6 ETXEAN GERATZEN NAIZ (Zuhaizti)


OHARRA: Orain kalera ordu bat irten zaitezkete. Ondo aprobetxatu denbora hori eta egin KIROLA!! Atera zuen skate, patinete, patinak, bizikleta….. eta GOZATU!!

viernes, 24 de abril de 2020

ALTXORRAREN BILA (BAZTAN ESCAPE ROOM)


ERANSKINA

HAU DA BEHEAN JARRI DIZUEDANAREN ERANSKINA.OSO INTERESGARRIA IRUDITU ZAIT ALTXOR BILAKETA HAU. GURASOEK PRESTATZEN BADUTE ETA BATZUETAN, BATEZ ERE TXIKIAGOEI LAGUNTZA PIXKAT EMATEN BADIETE, LORTUKO DUZUE ALTXORRA AURKITZEA. PIXKAT MOLDATU BEHARKO DUZUE ETA ZAILTASUNA IGO.ONDO PASA!!!


KLIKATU HEMEN PISTAK DESKARGATZEKO ETA INPRIMATZEKO.ALTXORRAREN BILA (BAZTAN SCAPE ROOM)


2020-04-27 / 2020-04-30 GH ko PLANGINTZA



GORPUTZ HEZKUNTZAKO PLANGINTZA   (2020-04-27 / 2020-04-30)



ASTELEHENA

Dantza
eta
Luzaketak
·      DANTZA DESBERDINEN KOREOGRAFIAK
·      LUZAKETAK:
Saioa amaitzeko luzaketa batzuk egin ditzakezue gorputza lasaitzeko eta giharrak hobeto errekuperatzeko.
ASTEARTEA

Material birziklatuekin
jolasak
·      KOORDINAZIOA LANTZEKO ESKAILERA SORTU
Materiala:
-Plastikozko poltsa
      Eskailera sortzeko
ASTEAZKENA



Gorputz adierazpena
·      EDALONTZIEN KANTA
Bideoan azaltzen den bezala basoekin egindako erritmoa kopiatu eta saiatu ikasten. Zaila dirudi baina praktikatuz aterako zaizue. 
     Ikasteko
      Zailagoa
·      YOGA:
Gorputz adierazpenarekin jarraituz eta pixka bat erlaxatzeko yoga saio bat:
       Yoga saioa
OSTEGUNA


Desafioak/Erronkak
·      HERRI KIROLAK:
Oraingo honetan ERRONKA herri kiroletako LOKOTXAK etxean egitea izango da. (edozein materialekin egitea balio du).
·      KAMISETAREN ERRONKA:

OSTIRALA



Mahai jolas erraldoiak
·      ALTXOR EZKUTUA:
NOLA JOLSATEN DA? Etxekoen artean ezkutatzeko altxor bat adosten da (kutxa bat, pilota bat... zenbat eta txikiagoa izan zailtasun handiagoa) eta etxeko zein gelatan ezkutatu daitekeen adosten da (zenbat eta gela gehiagotan ezkutatu ahal izan zailtasun handiagoa), eta altxorra nork ezkutatuko duen zozketatzen da. Hurrengo txandetan altxorra ezkutatzen duena txandakatuz joan daiteke edo aurkitzen duenak ezkutatu dezake. Parte hartzen duten guztiak etxeko gela batean itxiko dira eta 60 arte zenbatuko dute altxorra ezkutatu behar duenak altxorra ezkutatu bitartean. 60 zenbatzen dutenean altxorra bilatzen hasiko dira aurkitu arte.
ALDAERAK:
§ Altxorra ezkutatu duenak "hotz" eta "bero" esanez bilatzaileei lagundu diezaieke.
§ Altxorra ezkutatu duen tokiaren pistaren bat eman diezaieke.
§ Altxorra ezkutatzearena txandaka egin eta bilatzaileek txanda bakoitzean behar duten denbora gehitzen joan eta ea zein ezkutatzailek gehitzen duen denbora gehien.

*ERANSKINA (Hurrengo orrialdeetan adibide bat jarriko dizuet eta hau jarraitu dezakezue nahi izanez gero baina adibide hau haur txikiagoentzat egina dago, beraz zailtasuna igo beharko duzue nahi izanez gero)
(Adjunto un ejemplo que está pensado para los más pequeños/pequeñas. Puede servir como ejemplo aunque tendréis que adaptarlo al nivel de dificultad dependiendo de vuestros hijos/hijas).



ANIMATU ETA BIDALI ZUEN BIDEOAK!!!: igarcibr@zuhaizti.org




ONDO PASA

OSO ONDO PASA OPORRETAN ETA GOZATU KIROLA EGITEN!!!