viernes, 24 de abril de 2020

2020-04-27 / 2020-04-30 GH ko PLANGINTZA



GORPUTZ HEZKUNTZAKO PLANGINTZA   (2020-04-27 / 2020-04-30)



ASTELEHENA

Dantza
eta
Luzaketak
·      DANTZA DESBERDINEN KOREOGRAFIAK
·      LUZAKETAK:
Saioa amaitzeko luzaketa batzuk egin ditzakezue gorputza lasaitzeko eta giharrak hobeto errekuperatzeko.
ASTEARTEA

Material birziklatuekin
jolasak
·      KOORDINAZIOA LANTZEKO ESKAILERA SORTU
Materiala:
-Plastikozko poltsa
      Eskailera sortzeko
ASTEAZKENA



Gorputz adierazpena
·      EDALONTZIEN KANTA
Bideoan azaltzen den bezala basoekin egindako erritmoa kopiatu eta saiatu ikasten. Zaila dirudi baina praktikatuz aterako zaizue. 
     Ikasteko
      Zailagoa
·      YOGA:
Gorputz adierazpenarekin jarraituz eta pixka bat erlaxatzeko yoga saio bat:
       Yoga saioa
OSTEGUNA


Desafioak/Erronkak
·      HERRI KIROLAK:
Oraingo honetan ERRONKA herri kiroletako LOKOTXAK etxean egitea izango da. (edozein materialekin egitea balio du).
·      KAMISETAREN ERRONKA:

OSTIRALA



Mahai jolas erraldoiak
·      ALTXOR EZKUTUA:
NOLA JOLSATEN DA? Etxekoen artean ezkutatzeko altxor bat adosten da (kutxa bat, pilota bat... zenbat eta txikiagoa izan zailtasun handiagoa) eta etxeko zein gelatan ezkutatu daitekeen adosten da (zenbat eta gela gehiagotan ezkutatu ahal izan zailtasun handiagoa), eta altxorra nork ezkutatuko duen zozketatzen da. Hurrengo txandetan altxorra ezkutatzen duena txandakatuz joan daiteke edo aurkitzen duenak ezkutatu dezake. Parte hartzen duten guztiak etxeko gela batean itxiko dira eta 60 arte zenbatuko dute altxorra ezkutatu behar duenak altxorra ezkutatu bitartean. 60 zenbatzen dutenean altxorra bilatzen hasiko dira aurkitu arte.
ALDAERAK:
§ Altxorra ezkutatu duenak "hotz" eta "bero" esanez bilatzaileei lagundu diezaieke.
§ Altxorra ezkutatu duen tokiaren pistaren bat eman diezaieke.
§ Altxorra ezkutatzearena txandaka egin eta bilatzaileek txanda bakoitzean behar duten denbora gehitzen joan eta ea zein ezkutatzailek gehitzen duen denbora gehien.

*ERANSKINA (Hurrengo orrialdeetan adibide bat jarriko dizuet eta hau jarraitu dezakezue nahi izanez gero baina adibide hau haur txikiagoentzat egina dago, beraz zailtasuna igo beharko duzue nahi izanez gero)
(Adjunto un ejemplo que está pensado para los más pequeños/pequeñas. Puede servir como ejemplo aunque tendréis que adaptarlo al nivel de dificultad dependiendo de vuestros hijos/hijas).



ANIMATU ETA BIDALI ZUEN BIDEOAK!!!: igarcibr@zuhaizti.org





No hay comentarios:

Publicar un comentario

ONDO PASA

OSO ONDO PASA OPORRETAN ETA GOZATU KIROLA EGITEN!!!