jueves, 30 de abril de 2020

GH Plangintza 2020-05-04 / 2020-05-08



GORPUTZ HEZKUNTZAKO PLANGINTZA        (2020-05-04 / 2020-05-08)



ASTELEHENA

Dantza eta Luzaketak

·      ZUNBAKO KOREOGRAFIAK
·      LUZAKETAK:
Saioa amaitzeko luzaketa batzuk egin ditzakezue gorputza lasaitzeko eta giharrak hobeto errekuperatzeko.

ASTEARTEA

Material birziklatuekin
jolasak
·      ARRAULTZA KUTXEKIN JOLASA
     Materiala:
-          arraultza kutxak
-          aluminiozko papera
-          soka

·      JOGURT ONTZIEKIN JOSTAILUAK SORTU:

Jogurt potea, soka eta pisua duen bolatxo bat (aluminiozko papera, adibidez) baino ez dira behar. Yogurt potea nahi dugun bezala apaindu dezakezue. Soka zenbat eta luzeagoa izan eta pilota zenbat eta handiagoa zailtasun gehiago jogurt potean sartzeko


ASTEAZKENA

Gorputz adierazpena

·      ERRITMOA LANTZEN:
Gorputz perkusioa pixkat lantzeko:
·      YOGA:
Gorputz adierazpenarekin jarraituz eta pixka bat erlaxatzeko beste yoga saio bat:
       Yoga saioa

OSTEGUNA

Desafioak/Erronkak

·      ETXEKO MATERIALEKIN ERRONKA TXIKIAK:

OSTIRALA

Mahai jolas erraldoiak

·      PIRATAK ALTXORRAREN BILA:
TESTUINGURAKETA
PIRATA FAMILIA BATEK DUELA BI ASTE AURKIKUNTZA IKARAGARRIA EGIN DU. ORDUTIK, ABENTURAZKO BIDAIA LUZE ETA KORAPILATSU BAT ANTOLATZEN ARI DIRA. HALA ERE, HAIEN ESANETAN, GUTXIEGI DIRA BIDAIA HORREN ERRONKEI ETA ARRISKUEI AURRE EGITEKO. ZUEK ERE PIRATA FAMILIA BAT ZARETE? ANIMATU HAIEI LAGUNTZERA!
ZER DA ESCAPE ROOM BAT?
§   Escape roomak abenturazko jolasak dira.
§   Jolas horiek kokatzeko istorio bat egoten da eta helburu bat zehazten da hasieratik.
§   Jokalariek enigmak, arazoak eta asmakizunak ebatziz helburua lortu behar dute.
§   Escape roomak ez dira ariketa multzo bat. Ondorioz, askotan ez da froga bakoitzean zer egin behar den esplizituki zehazten. Unean uneko arazoaren aurrean norbere sena erabili behar da, eskatzen dena zer den asmatzeko eta arazoari irtenbidea emateko.
BEHARREZKO MATERIALA:
§   Interneterako sarbidea duen ordenagailu bat (beste gailuetan froga batzuk egitea ezinezkoa da).
§   Boligrafoa eta papera, oharrak hartzeko.
OHARRAK:

§   Familia giroan aritzeko jolasa da. Ez dugu haurren adina mugatu nahi izan, gurasoen, familiaren edo tutoreen esku utzi nahi izan dugu erabaki hau. Izan ere, hauen laguntzaz haurraren gaitasunetara egokitu daiteke jolasa (beharraren arabera gehiago edo gutxiago lagunduaz). Dena den, printzipioz, lehen hezkuntzan dauden haurrentzat da egokia, 6-12 urte bitartekoentzat.
§   Haurren gehiengoarentzat escape rooma jolas mota berria izango da. Horregatik, haientzat gertukoagoa den "altxorraren bila" jolasa izan dugu ardatz, escape roomen mundura hurbiltzea errazagoa izan dadin.
§   Haurrek edo familiek beste lagunekin bideo-dei bidez jolastu nahi badute, elkarrekin jarraitu beharko dituzte jolasaren urratsak, bakoitzak bere ordenagailutik.
§   Jolaseko irudiren bat kargatzeko orduan arazorik baduzue, orria berriz kargatu dezakezue (F5 botoia sakatu).
§   Prozesuan zehar frogaren batekin trabatu eta aurrera egin ezinik bazaudete PISTAK atalera jotzeko aukera duzue. Irtenbide hau ahalik eta gutxien erabiltzea gomendatzen dizuegu, jolasa dibertigarriagoa eta luzeagoa izan dadin, izan pazientzia eta eutsi, guztiok ebazteko modukoak dira frogak.
§   Froga guztien erantzuna zenbaki bat izango da.
§   Jolasa bukatutakoan, galdetegi motz bat betetzeko eskatuko dizuegu. Horri esker zenbat familia, zein adinetako haurrak eta jolasaren inguruko zuen iritzia jaso ahal izango ditugu.
§   Jolasa gustatzen bazaizue gomendatu ingurukoei!


-------------------------------------------------------------------------------



ANIMATU ETA BIDALI ZUEN BIDEOAK!!!: igarcibr@zuhaizti.org

GORPUTZ HEZKUNTZA ETXEAN egiten dugunetik zuen bideoak jasotzen ari gara. ZUEN BIDEOAK IKUSI AHAL IZATEKO BLOG BERRI BAT BISITATU BEHARKO DUZUE: GH LH 4,5,6 ETXEAN GERATZEN NAIZ (Zuhaizti)


OHARRA: Orain kalera ordu bat irten zaitezkete. Ondo aprobetxatu denbora hori eta egin KIROLA!! Atera zuen skate, patinete, patinak, bizikleta….. eta GOZATU!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

ONDO PASA

OSO ONDO PASA OPORRETAN ETA GOZATU KIROLA EGITEN!!!