viernes, 8 de mayo de 2020

GH 6. PLANGINTZA (2020-05-11 / 2020-05-15)

                  GORPUTZ HEZKUNTZAKO PLANGINTZA                      (2020-05-11 / 2020-05-15)


ASTELEHENA

Dantza eta
Luzaketak

·      FANDAGOA DANTZATZEN:
·      LUZAKETAK:
Saioa amaitzeko luzaketa batzuk egin ditzakezue gorputza lasaitzeko eta giharrak hobeto errekuperatzeko.
ASTEARTEA
Material birziklatuekin
jolasak
·      BEISBOLEKO BATEA
  Materiala:
        -Bi egunkari
        -Zinta isolatzailea
        -Koloreak
        -Guraizeak
Oharra: mesedez kontuz etxean dauden gauzak puskatu gabe…

·      BOXEO ZAKUA:
Etxean ditugun materialekin egin daiteke boxeo zaku bat. Estresa kentzeko oso baliagarria  izan daiteke eta aldi berean kirola egiteko oso tresna aproposa. Baina kontuz eta ondo apuntatu!!
ASTEAZKENA
Gorputz adierazpena
·      ITZAL TXINATARRAK:
Oraingoan etxean egiteko moduko bestelako ekintza bat proposatuko dizuegu. Gauzatzeko, honako
hauek behar dituzue:
-       Argi iturri bat: bonbila bakarrekoa bada hobe (lanpara bat, adibidez).
-       Eskuak.
-       Pareta edo oihal bat.
-       Gela ilun bat eta zuen sormena.

Itzalekin jolas edo antzerkia egitea aspaldiko gauza da, eta Txinatik Asian barrena etorri zaigun
ekintza horietako bat da. Horrelako figurak eginez, ongi pasatzeaz gain imaginazioa, adierazpena eta
motrizitatea ere landuko dituzue. Saiatu itzal dibertigarri, magiko edo “beldurgarriak” egiten, eta
kontuan izan eskuez gain, bestelako materialak ere erabil ditzakezuela (paper zatiak, tapoiak,
jostailuak...).
Jarraian, egiten hasi aurretik, lagungarri izango dituzuen bideoak ikus ditzakezue:
OSTEGUNA
Desafioak/Erronkak
·      GIZON PROBA:
Herri kirolekin jarraituko dugu eta oraingoan ere etxean aurki ditzakegun materialekin egin dezakezue erronka.

·      ERRATZAREKIN OREKA MANTENDU:
Erratza oin gainean jarri eta oina altxatuz gorputz osoaren oreka lantzean datza...
Erraza dirudi baina asko praktikatu behar da eta kontuz etxeko paretekin… Animo!!
      Erratzaren bideoa
OSTIRALA
Kirola familian
·      FAMILIAN KIROLA EGITEN:
Etxean gauden honetan, jolastu dezagun familian. Etxean gaztetxoekin egiteko moduko jarduera erraz eta dibertigarriak erakutsiko dizkigu ikastolako irakasle den Ainhoa Artolazabalek, Familian izeneko sail honetan.
 BURUA ASTINDU ETA GORPUTZA MUGITU!

 GOGORATU, eskolan egindako saioak ikusi ahal izateko BLOGa bisitatzeaz: GH BLOG

ANIMATU ETA BIDALI ZUEN BIDEOAK!!!: igarcibr@zuhaizti.org


OHARRA: Orain kalera ordu bat irten zaitezkete. Ondo aprobetxatu denbora hori eta egin KIROLA!! Atera zuen skate, patinete, patinak, bizikleta….. eta GOZATU!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

ONDO PASA

OSO ONDO PASA OPORRETAN ETA GOZATU KIROLA EGITEN!!!