viernes, 15 de mayo de 2020

GH 7. PLANGINTZA


GORPUTZ HEZKUNTZAKO PLANGINTZA       
(2020-05-18 / 2020-05-22)

ASTELEHENA

Dantza
eta
Luzaketak
·      ZORTZIKOA BAKARKA
Oraingoan beste euskal dantza bat ikasiko duzue edo dakizuenok gehiago praktikatu:

·      LUZAKETAK:
Saioa amaitzeko luzaketa batzuk egin ditzakezue gorputza lasaitzeko eta giharrak hobeto errekuperatzeko.
ASTEARTEA
Material birziklatuekin
jolasak
·      HOCKEY EGOKITUA:
Materiala:
-       Plastikozko bi edalontzi
-       Zeloa edo zinta: zelaia markatzeko
-       Tutu luzeak: zelaia markatzeko
-       Zilarrezko papera edo egunkari papera: bolatxo bat egiteko (pilota bat ere erabili daiteke; adibidez; pin-pong pilota bat)
ASTEAZKENA
Gorputz adierazpena
·      JUST DANCE KOREOGRAFIA:
Orain dela asko ez dugula just dancerekin dantzatzen… Hemen bakarka egin ahal izateko koreografia bat. Astindu gorputzak!!
Dantza hau egin eta gero animatu beste koreografia batzuekin ere!!
OSTEGUNA
Desafioak/Erronkak
·       PUXIKAREKIN ERRONKA DESBERDINAK:
1.   Erronka: puxika puztu eta korapiloa egin.
2.   Puxikak lurra ukitu gabe ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
3.   Puxika bakarrik eskuekin joz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
4.   Puxika oinekin joz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
5.   Puxika buruarekin joz ea ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
6.   Gorputz atal desberdinekin joz, puxikak lurra ukitu gabe ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
7.   Puxika hanka artean duzula, ea gai zaren etxea alde batetik bestera zeharkatzeko.
8.   Puxika eskuekin joz, ea gai zaren etxea alde batetik bestera zeharkatzeko.
9.   Puxika oinekin joz, ea gai zaren etxea alde batetik bestera zeharkatzeko.
10.Puxika buruarekin joz, ea gai zaren etxeko pasilloa alde batetik bestera zeharkatzeko.
11.Puxikak lurra ukitu gabe ea zenbat aldiz lurrean eseri eta zutitzeko gai zaren.
12.Lurrean eserita zaudela ea zenbat ukitu egiten dituzun puxikak lurra ukitu gabe.
13.Lurrean eserita puxika bakarrik eskuekin joz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
14.Lurrean eserita puxika bakarrik oinekin joz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
15.Lurrean eserita puxika gorputz atal desberdinekin joz, puxikak lurra ukitu gabe, ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
16.Ondorengo sekuentziak jarraituz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren:
17.Eskuineko eskua, ezkerreko eskua (errepikatu)
18.Eskuineko oina, ezkerreko oina (errepikatu)
19.Ukitu bat eskuarekin, beste bat hankarekin (errepikatu)
20.Ukitu bat buruarekin, ukitu bat hankarekin, ukitu bat eskuarekin (errepikatu)
21.Ezkerreko eskua, ezkerreko hanka, eskuineko eskua, eskuineko hanka(errepikatu)
OSTIRALA
Mahai jolas erraldoiak
·      RUBIK JOLASA:
Oraingoan eskolan egin dugun jolas baten oso antzekoa proposatzen dizuet (tres en raya) egin genuen eta hemen bideoan oso antzekoak proposatzen dira. Binaka egin dezakezue. Animo!!



GOGORATU, eskolan egindako saioak ikusi ahal izateko BLOGa bisitatzeaz: GH BLOG


ANIMATU ETA BIDALI ZUEN BIDEOAK!!!: igarcibr@zuhaizti.org

GORPUTZ HEZKUNTZA ETXEAN egiten dugunetik zuen bideoak jasotzen ari gara. ZUEN BIDEOAK IKUSI AHAL IZATEKO gure BLOGa BISITATU BEHARKO DUZUE: GH LH 4,5,6 ETXEAN GERATZEN NAIZ (Zuhaizti)

OHARRA: Orain kalera ordu bat irten zaitezkete. Ondo aprobetxatu denbora hori eta egin KIROLA!! Atera zuen skate, patinete, patinak, bizikleta….. eta GOZATU!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario

ONDO PASA

OSO ONDO PASA OPORRETAN ETA GOZATU KIROLA EGITEN!!!